XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DIMILIN ZOMORRO-HILKARIAREN INGURUAN EZTABAIDA SORTU DA PINUETAKO HARRAK EZ DU BARKATZEN

Dimilin izeneko produktuak eztabaida sortu du orain dela gutxi.

Zomorro-hilkari hau arriskutsua dela esaten dute talde ekologista batzuk.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailak eta Nafarroako Foru Diputazioak bestelako eritzia dute.

Bi erakunde hauek hasia dute pinu-beldarraren aurkako kanpaina eta dimilina erabiltzen dute.

Jende guztiak ezagutzen du pinudietako har hori.

Zuhaitzetan boltsa zuriak egiten ditu eta oso kaltegarria da.

Harrek hostoak jaten dituzte eta arbolak oso makal gelditzen dira.

Batzutan har honek herioz jotzen du zuhaitza.

43.000 HEKTAREA GAISO

Lurralde Autonomoan 33.000 pinu hektarea garbituko dira aurten; Nafarroan, berriz, 10.000 hektarea.

Kasu guztietan dimilina erabiliko da.

Produktu hau hegazkin bidez zabalduko da.

Talde ekologistak ez daude konforme kanpaina honekin.

Horien ustez, dimilina gogorregia da eta, pinu-beldarraz aparte, era askotako zomorroak ere hiltzen ditu.

Horrezaz gain, pertsonentzat ere kaltegarria omen da.

Nekazaritza Sailaren eta Nafarroako Diputazioaren ustez, hauxe da metodorik egokiena, egoera oso larria bait da.

Aurten eguraldi lehorra eta epela izan dugu, eta hori dela medio, izugarri ugaldu da harra.

BAKTERIAK HARRAREN AURKA

Nafarroako egunkari batean kritika bat agertu zen orain dela gutxi.

Egile ezezagunak artikuluak ez zuen inoren izenik tesi hau defenditzen zuen: dimilina beharrezkoa dela, baina pinudi gaiso-gaisoetan bakarrik.

Haren ustez, bestelako pinudietan eskuz egin behar da garbiketa.

Horretarako, udalek langabeak kontratatu beharko lituzkete.

Artikulu horrek beste bide bat proposatzen zuen gaitza erremediatzeko, bacilus thuringiensis alegia.

Bakteria honek harra bakarrik hiltzen du.

Yugoslabian, Rumanian eta Israelen metodo hau erabiltzen da eta ondoren onak lortu omen dira.

Har honek ihartu egiten ditu pinu gazteak.

Pinuetan boltsa zuriak egiten ditu harrak.